2010/12/20

Zaitegi Gaztelua - Dokumentala

Hona hemen, Araban kokatuta dagoen, Nafarroako erreinuaren garaiko Zaitegi Gazteluaren dokumental txiki bat. Benetan interesgarria da, eta guztiz gomendagarria.

2010/12/09

Publizitatea biluzik

Betidanik ikusi ditugu iragarkiak telebistan. Eta zenbat molestatzen gaituzten... Baina pentsetan jarri gara noizbait horren atzean zer dagoen jakiteko? Eskeintzen dizuedan hurrengo bideoan, publizitatearen produkzioaren sekretuak ikusteko kapazak izango zarete.

Aiestaran EHUn

Sarrera zaharrago baten komentatu nizuen Mikel Aiestaran kazetari euskaldunak berriemaile onenaren saria jasi zuela.
Ba hontan, Aiestaranek orain dela egun batzuk EHUn emandako hitzaldia uzten dizuet. Hitzaldi benetan interesgarria, benetan gomendatzeko aproposa:

Mikel Aiestaran berriemailearen lana from Derinter Online on Vimeo.


(Bideoa Gorka Palazioren Vlogetik dago hartua (http://www.palazio.org/) Ikusteko pasahitza eskatzen badizue "aiestaran2010" da)

2010/12/01

Google Earthen ahalmena

Teheranen (Iran) Daviden izar bat aurkitu dute aeroportuko eraikin baten zapaian. Irango gobernua berehala sinbolo hori kentzera agindu du. Dirudienez, Islamdar iraultza baino lehen eraikitako izar bat da eta inork ez zuen lehen antzeman Google earth ailegatu zen arte.
Googlek duen garrantzi izugarriaren beste adibide bat daukagu hau.

The Collective - Seasons

Benetan miresgarria gazte hauek egin duten lana. Bizikletaz ibiltzearen aitzakiarekin, dokumental ederra egin dute.

Mikel Aiestaran

Mikel Aiestaran Lesakarrak, berriemaile onenaren saria jaso egin du.

3D.com

Bai, ondo ulertu duzue, Internet 3 dimentsiotan. Ez ahaztu betaurrekoak! Pasatu, pasatu...

Annanova

Oraingoan, bideo interesgarri bat aurkezten dizuet.
Lehenengo avatar-aurkezle birtuala. Ikusi eta iritzia zuok eman...

Venezuelako enbaxadorea Euskal Herrian

Venezuelari buruz asko hitz egin dugu jada. Eta hortan jarraitzeko asmoa dut, ez pentsa.
Espainian Venezuelako enbaxadorea den Julian Isaias Rodriguez EHUn egon zen duela aste batzuk. Etorri zenean, polemika nahiko gogorra zegoen, espainiako politiari batzuk, venezuela etakideen paradisua zela esan zutelako. Baina, enbaxadoreak ez zuen adierazpen garrantzitsurik egun honen inguruan. Hala ere, hitzaldi polit eta interesgarria iruditu zitzaidan. Beraz, hitzaldeiaren zati bat uzten dizuet:

SSS (Sare Sozialen Sukarra)

Aurrekoan twitterri buruz hitz egin genuen, eta gaur, sare sozialei buruzko bideo bat uzten dizuet... izugarria

@chavezcandanga

Aurreko sarreran BBCak Hugo Chavezi egindako elkarrizketa aurkeztu nizuen. Ikusi izan ahal zenutenez, Chavezen diskurtso gehienak manipulatuak izaten dira nazioarteko hedabide kapitalisten eskuetan, hau da, gehiengo absolutoa.
Ba bueno, Chavezek erabaki du bere mezua modu desberdin batean hedatu dezakeela ere, Twitter plataforman hain zuzen.
Hemen uzten dizuet CNN Chilen honi buruz emandako erreportaia bat:

Chavez eta mundua

Hugo Chavez, hainbeste titular sortzen dituen pertsonaia komentatzea tokatu zaigu.
Jakina da, Chavez hedabideekin daukan harremana. Hedabideen gehiengoak Chavezen kontra egon ohi dira eta bere mezuak, esan dezakegu, ez dituztela arggitasun osoz hedatzen. Manipulazioa egunero dago Chavezen mezuen bizitzan, eta horrek, logikoa denez, iritzi publikoan eragin garrantzitsua dauka.

Hurrengo bideoetan, BBCk Chavezi egin zion elkarrizketa eskeitzen dizuet. Argi ikusten da zelako aurreiritziak dauzkan kazetariak eta zelan saiatzen da Chavez estualdi batean sartzen.



Ikus-entzunezko teknologia hezkuntzan by Gorka Palazio.

Hemen uzten dizuet urriaren 15ean Gorka Palaziok Madrilen emandako hitzaldia. Gaia teknologia zen eta zehazki, hezkuntzan ikus-entzunezko teknologia erabiltzearen garrantziari buruz egin zuen Palazio EHU-ko katedradunak.

Hona hemen Palaziok berak, bere 'Qik' webgunean zintzilikatutako bideoa:
http://qik.com/video/15816968

Zapatak eta Arraultzak Tony Blairentzat