2010/11/03

Ezina

Hemen uzten dizuet karrerako lehendabiziko urtean egin behar izan genuan laburmetrai bat. Filmea bi egunetan grabatu genuen baina hau planifikatzen egun gehixeago eman genituen. Plano interesgarriak erabili genituen, esate baterako, hasieran erabiltzen dugun subjektiboa edota amaierako plano kontrapikatua. Soinuarekin egin genuen jolasa agian laburmetraiaren parte landuena da, itxura benetan erakargarria ematen baitio. Nire ustez giro oso ondo lortu eta errespetatu genuen eta horrek puntu errealistago bat eman zion lanari. Aukera baldin badot, aurrerago, toma faltsuak ipintzen saiatuko naiz, benetan deskojonanteak, sinestu iezadazue.